Posible al da segurtasun bakezale bat?

“Políticas de seguridad para la paz» liburuaren aurkezpena eta ondoren  Arcadi Oliveres eta Jordi Calvo-rekin batera solasaldia ospatuko da, martxoaren 28an Donostian. Solasaldi hau otsailean burutu behar zen baina bertan behera utzi zen.

Posible al da segurtasun bakezale bat? Militarismoa ardatz duen ohiko eredu tradizionalean oinarritzen da gaur egun hegemonikoa den segurtasun politika, ia estatu guztiek dituzte ejertzitoak, behar den unean eta lekuan erabili ahal izateko prest duten baliabide  armatua. Ikuspegi honen baitan, estatu hauek uste dute arrazoi nahikoak daudela gatazka armatuetan parte hartzeko, eta ondorioz antzeko defentsa politikak garatzen dituzte.

Baina badago beste segurtasun eredu bat, gauzagarri dena eta beharrezkoa. Tokiko alternatibak eta globalak daude, segurtasunezko politika bakezaleak balorean jarri ditzaketenak, eta gainera bakea eta giza segurtasunaren kulturarekin koherenteak direnak. 

“Políticas de seguridad para la paz» (Icaria editorial 2018) liburuaren aurkezpenean gai guzti horiek jorratuko dira, bakearen ekintzaile eta nazioarteko ekonomian aditu den Arcadi Oliveresen eskutik. Aurkezpenaren ondoren solasaldirako aukera egongo da eta partaideen galdera eta ekarpenekin idei trukaketa garatuko da ponentearekin.

Solasaldia Centro Delàs de Estudios para la Paz elkarteak eta Bake-Ekintza Antimilitaristak antolatu dute, martxoaren 28an egingo da, 19:00etan, Donostiako Aiete Kultur Etxean. 

Author: Ikusezinak

zerbait esateko honi buruz?

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.