Irungo Harrera Sarea eta Iparraldeko CIMADE erakundeak deiturik elkarretaratzea egin dute Irungo San Juan plazan. Bertan salatu dute EB eta estatukideen migrazio eta muga politika arrazista eta hiltzaileak. Baionatik hasi eta Grezia eta HUngariako mugetaraino.
Europar Batasunak gerra deklaratu die migranteei. Guk harrera eta bakearen lurraldea aldarrikatzen dugu
EBak eta hori osatzen duten estatuek azken egunotan biolentzia gogortu dutela argi dago:
– Salatzen dugu joan de hilaren 26an migrante batek bere buruaz beste egin duela Baionako presondegian. Atxilotua izan zen Hendaiako atxikitze zentrotik ihes egitea lortu ondoren. EB eta estatu kideek ez dute nahikoa milaka pertsonei laguntza eta babesa ukatzearekin. Haien
bizitzak txikitzen dituzte beren politika arrazistekin.
– Grezia eta Hungariako kanpo mugetan egoera larrian dauden migranteei gerra deklaratu zaiela salatzen dugu. Mugen kontrola eta tiro praktiken hitz eufemistikoen atzean pentsaezina zirudiena ikusten ari gara. Estatuak migranteak erasotzen ari dira, laguntza humanitarioa behar dutenak akabatu beharreko etsaia bezala tratatzen ari dira.
– Politika arrazista eta hiltzaile hauek faxistak beren zuloetatik argitara ateratzea animatzen dituzte eta estatuek egiten ez duten lana
egiten duten erakunde eta pertsonak erasotzera bultzatu. Hemendik Grezian dauden Zaporeak elkarteko kideeei gure sostengua eta
elkartasuna.
Horregatik exijitzen eta aldarrikatzen dugu:
– Begibistako eta legitimaturiko gerra honen aurrean, muga sistema hiltzaile honengatik, estatuek eurek sinaturiko legeak eta nazioarteko
hitzarmenak aplikatzeko ukoaren aurrean, inoiz baino gehiago behar dugu antirrazismo aktibo eta transnazionala.
– Exijitzen dugu guztiontzako zirkulazio eta instalazio askatasuna.
– Behar dugu jendarte aktiboa eta jabetua, zeren eskubideak guztiontzako dira edo ez dira ezer. Izan dezagun kontuan gure botua ematerakoan ere. Bitartean, borrokatu dezagun guztion eskubideen alde.
Oinez etorri ez dudanentzak; 11:30tan Desguaces Bidaurretaren sarreran izango gara
Iraupena: 2 ordu eta 30 minutu.
Ibilbide erraza jende guztiarentzat.
Telefomnoa: 647698347 Karlos
IBILALDIA
MEGA MERKATARITZA‐GUNEA ZALDUNBORDAN (HONDARRIBIA)
Gaintxurizketa ondoan dagoen nekazal eremu hau, Jaizkibel mendiaren hegoaldeko hegalean dago, Natura 2000 Sarearen babestuta dauden naturguneen (Jaizkibel, Aiako Harria eta Jaitzubia‐Txingudi). Gune honetan zaborren erraustegi bat egin nahi izan zuten, eta gaur egun espekulazio‐proiektu baten xede erakargarri da, non 110 establezimendutik gora, 1.800 aparkaleku eta 11 gasolina‐hornitzaile izango dituen mega merkataritza‐gune bat egin nahi duten. (badirudi hidrokarburoak biltegiratzeko eta banatzeko proiektu bat duela).
Kontrolik gabeko hondakindegia izan da. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzak gunea deskontaminatzeko eta izteko plan bat eskatu zion jabea den Txinzer enpresa publikoari. Lurra ez da lehengoratu, eta salerosketa azpijoko nahaspilatsuen bidez, sustatzaile pribatu Higertoki eskutan bukatu du, zeinak lurra birkalifikatu eta 69.677 m2 hartu nahi dituen eremuaren paisaia eta biodibertsitatea betiko suntsituz.
Bai Hondarribiko Udaleko oposizio guztia bai beste herritako udalak, eta baita Aldundia eta Legebiltzarra ere aho batez proiektuaren aurka azaldu dira herritako komertzio zein bertako langilearen baldintzak kalte handiak jasango dituztelako. Une honetan Hondarribiko Udalak obrak gelditu ditu Higertoki promotorak arauak ez betetziagatik baina 19ko Udalbatzarran megaproyecto hau berriro bultzatuko zutela argi utzi zuen. Ez da ulertzen nola ingurumeneren alde, klima aldaketaren kontra eta bertako komertzioa laguntzeaz hitz egiten dutenek, horrelako megaproiektoak bultzatzen dituzten.
URTARRILAK 12, IGANDEA, ETORRI GUREKIN ZALDUNBORDARA!!
Ikusita zein izan den Hondarribiko alkatearen zein bera eusten duen EAJ-PNV alderdiaren jarrera, bai aurreko ostegunean, hilearen 19an, izandako udal bilkuran, zein hurrengo egunean alkateak berak emandako prentsaurrekoan, argi gelditzen da alkateak eta bere alderdiak Zaldunbordako makro outlearen proiektu itzel eta zentzugabekoaren aldeko apustu irmoa egiten dutela.
Beste behin, Sagarzazu jaunak ez zuen hondarribitar guztien alkatea izan nahi; beste behin, gainontzeko alderdiekiko eta alderdi horiek ordezkatzen dituzten hondarribitarrekiko mespretxua azaldu zuen alkateak. Eta horretaz ari garela, gogoratu beharra dago hautesle gehiago direla, EAJ-renak baino. Guk jarrera hori salatu nahi dugu, demokratikoa ez delako.
Beste behin, garbi utzi dute, herritarren gogoz kontra bada ere, aurrera segituko dutela Zaldunbordako makro outlet-aren proiektuarekin, izaera urbanistikoko ez betetzeak babesten eta justifikatzen jarraitu behar badute ere.
Garbi dago alkateak eta bere alderdiak ez dute ondo pentsatu proiektuak ekarriko dituen zorigaiztoko ondorioak. Eta pentsatu badute, orduan ez zaie axola … Ez zaie axola proiektuaren kostu sozioekonomiko latza; ez zaie axola proiektuak sortzen duen ingurumen-inpaktua, kontuan harturik duela gutxi Gasteizko Legebiltzarrak erkidegoaren “emergentzia klimatikoa” aitortu badu ere.
Hondarribiko alkateak hartutako erabakia larria da, udalerriko eremua gainditzen duelako (proiektuaren txostenak horrela esplizitatzen du eta). Beraz, ulertzekoa da inguruko herrietan sortutako alarma eta ondorengo gaitzespena, herriz herri, udal bilkura desberdinetan, ea aho batez onartzen ari diren mozioak lekukoak izanik.
Alkate jauna ezin da desenkusatu besteek ere “egin dutela” argudio sinplistarekin. Baliteke aipatutako beste horiek gaizki egina izana hainbatetan, ziur baietz … baina gure betebeharrak, eta alkatearenak ere, etorkizunari begiratzea izan behar du; eta beraz, iraganean beste batzuek bete izandako akatsak berriz ez errepikatzea. Eta aipatzen ari garen etorkizuna, hiritarrek nahi duten etorkizun hori, ezin da eraiki tranpak eginez … Hori ez baita ZINTZOA izatea.
Zintzo eta etikoa bai dela alakateak, Jaikibeli buruz, 2014an, sinatu zuen hau: “… azpiegitura handiak eraikitzea, lurraren erabilera desegokiak eta balioak ez ezagutzea bertako aberastasun naturalerako mehatxuak dira. Hori dela eta, aldarrikatu behar dugu gizakiaren garapenak ondare oro zaintzea izan behar duela oinarri. Badakit Jaizkibel kontserbatzeko eta hurrengo belaunaldiei transmititzeko konpromisoa dugula…”.
“Zaldunborda gelditu” hiritar plataformak bat egiten du hitz horiekin, izan ere, hitz horiek bai ordezkatzen dutela hiritar gehienek pentsatzen dutena. Hitz horiek bai islatzen dutela gehienok partekatzen duguna: ingurumenarekin arduratsua, sozialki jasangarria eta hurrengo belaunaldietarako duina izango den etorkizuna, hain zuzen ere.
Eta Zaldunbordako etorkizuna hori izango ez den bitartean alkate jaunak eta berak ohoratzen duen enpresen sareak parean izango gaituzte hiritarrok, plataforma honetan. Hiritarrok gogoeta egin dezala eskatzen diogu alkate jaunari, sentibera izan dadila sortzen ari den haserrearen aurrean, arduratsu aritu dezala, eta ez dezala historiara pasatzeko arriskua izan, Txingudi – Donostia korridorearen eraispen sozio-ekonomiko eta paisajistikoan, aktiboki lagundu zuen alkate hura moduan.
“Zaldunborda gelditu” plataformak kalteturik izan daitezkeen herritarren aurrean pedagogia egiten jarraituko du, herriz herri, auzoz auzo. Atxikimenduak jasotzen jarraituko dugu. Guk gizarte-, ekonomia- eta politika-eragile desberdinekin, edota erreferente instituzionalekin biltzen jarraituko dugu; eta ongi azalduko diegu Zaldunbordako makro outlet-aren proiektua zergatik den lasterketa eroa eta zentzugabea, zergatik den gutxi batzuen interesak defendatzen dituen baina aurrez aurre gure etorkizunari erasotzen dion proiektua.
Osoko bilkuraren balorazioa
Ingurumenaren alderdiari dagokionez, plataforman dauden ingurumen-taldeek EAJk osoko bilkuran izan duen jarrerari buruz egiten dugun balorazioa erabat negatiboa da. Txomin Sagarzazu alkatearen adierazpenak hipokresia-ariketa argia dira, errealitatearekin zerikusirik ez duena. Zabortegi zaharraren zigilatzea ingurumen onura gisa saldu nahi izatea, eusten ez den falazia bat da, eta adimena iraintzea. Teknikoki eta zientifikoki oso onartuta dago ingurune naturalean degradatutako eremuetan esku hartzeko ezinbestekoa dela eremu hori bere egoera naturalera itzultzea, kasu honetan, lurzoruen deskontaminazio sakon baten bidez. Eta hori da, hain zuzen ere, alkate jaunak horri uko egin diezaiogun eskatzen diguna. Gainera, deskontaminazio lanak ez daude zuzenean lotuta mega outlet-aren proiektuarekin, hori baieztatzea egiari muzin egitea da. Obra horiek duela urte asko erabaki ziren, eta eremu horretan mega outlet bat, parke tematiko bat edo lorategi botaniko bat jartzea alde batera utzita egin behar dira.
Etsigarria da arduradun publiko batengandik ingurugiro abantaila bezala justifikatzea, justu kontrakoa eragiten duen proiektu bat. Gainera, modu zinikoan egiten du, gune horretan dauden ingurumen-balioak ezagutzen dituelako. Espediente honetan dauden txostenek balio horiek argi eta garbi jasotzen dituzte. Hala ere, modu kontzientean jarduten du kontrako norabidean.
Habitatak (batzuk interes komunitariokoak), flora, korridore ekologikoaren existentzia (tamaina txikikoa eta funtzio mugatukoa) eta haren moteltze-eremua, Natura 2000 sareko Jaizkibel eta Aiako Harria eremuak lotzen eta koherentzia ematen dituena, hegazti migratzaileak, oso kaltetuta geratuko dira proiektu honen bultzadari eutsiz gero. Azalera natural handi bat artifizializatzeak ingurumenean eragiten dituen ondorio kaltegarriez gain, proiektuari lotutako jarduerak sortuko duen kutsadura atmosferikoa, akustikoa eta luminikoa eragindakoak gehitu behar dira. Ez da hutsala ibilgailuen trafikoaren hazkunde neurrigabea, berez mugikortasun jasangarriaren printzipioaren aurkako jarduera baita, berotegi-efektuko gasen emisio handiak eraginez erregai fosilak erabiltzeagatik eta kutsadura akustiko handia eraginez. Ez nahastu, berotegi-efektuko gasen isurketak murriztea (CO2) da klima-aldaketaren eta berotze globalaren aurka borrokatzeko plan guztien helburua, ez horiek handitzea, hori baita mega proiektu honek eragingo duena.
Pentsatu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak 2030erako ingurumen-helburuei, larrialdi klimatikoari eta abarri buruz egiten duen publizitatea jarrera arduratsu baten ondorio dela, eta jarrera horrek egitura guztiak kutsatu eta behartzen dituela, eta ez marketin-kanpaina soil bat. Zentzu horretan, sinistu nahi dugu Eusko Jaurlaritza ez dela prest egongo mega outlet-aren proiektu honek larrialdi klimatikoari buruzko bere politika globala zalantzan jar dezan.
Alkateak mega proiektu hori bultzatzea ez dator bat bere alderdiak Gazteizen onartuko dituzten aurrekontuen bidez eta duela gutxi Madrilen egindako klimari buruzko goi-bileran parte hartuz defendatzen duen politika berdearekin. Ez gaitezen engaina, 70.000 m2 hormigoiz estaliz artifizializatzeak Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu berdeak gris ilun bihurtzen ditu, proiektu honek maila guztietan (ingurumena, gizartea, etab.) ematen digun etorkizuna bezala, eta bere diskurtso ekologista falazia hutsa bihurtzen du.
EGUZKI eta BIDASOALDEKO LAGUNAK
Horregatik guztiagatik, Hondarribiako Udalari eta agintari eskudunei eskatzen diegu koherenteak izan daitezela eta ez dezatela proiektu hau baimendu, 211/2011 Dekretuaren 2. artikulua aplikatuz eta betez, zeinak Garapen Iraunkorrari buruz honakoa ezartzen baitu:
a) Lurzorua zentzuz erabiltzea eta dagoeneko artifizializatuta dauden lurzoruen erabilera intentsiboa lehenestea, lurzoru naturala urbanizaziotik babestuz.
b) Hiri-bereizketa eta -sakabanatzea saihestea, bai eta mugikortasun induzitua ere, irisgarritasuna erraztuz, lurzoruaren erabilerak eta mugikortasuna modu integratuan planifikatuz eta hiri-egitura trinko, sendo eta konplexuak sustatuz.
c) Baliabide naturalen erabilera jasangarria sustatzea: ura, energia, lurzorua eta materialak.
d) Habitatak eta espezieak, natura-ingurunea eta konektibitate ekologikoa zaintzea eta hobetzea.
e) Paisaiak eta kultura-ondarea zaintzea eta hobetzea.
f) Energia aurreztea, energia berriztagarrien eraginkortasuna eta erabilera eta kogenerazioa sustatzea.
g) Aire garbia eta zarata-maila altuen eta argi-kutsaduraren eraginpean dauden biztanleen murrizketa bermatzea.
Hondarribia 2019-12-26
Zaldunbordari buruz alkateak ezohizko bilkuran eta ondorengo prentsaurrekoan esandakoari buruz, Amuitz, Hondarribiko merkatarien elkartetik esan nahi diogu, merkatari txikiei buruz adierazitako kezka gezurra dela. Hala balitz, ez lukeelako onartuko Zaldunbordako mega outlet aren eraikuntzak suposatzen duen arriskua. Gertuko merkataritza desagertzeko arrisku egoera larrian dago, honen adibide garbiak dira Eusko Jaurlaritzak eta merkatari elkarte ezberdinek honen alde telebistan eta sare sozialetan bultzatutako etengabeko kanpañak. Alkateak plenoan gaur egun gertuko merkataritzarentzako ez direla garai onenak onartu zuen, hala eta guztiz ere alderdiak daukan nagusitasunaz baliatuz megan outletaren eraikuntza positibotzat hartzen duen adierazpen instituzionala aurrera atera dute. Merkatariak engaiaturik eta abandonaturik sentitzen gara alkatea eta bere gobernu kideengatik. Argi eta garbi esan nahi dugu outlet hau eraikitzen baldin bada eskaparate lehiaketa eta gabanetako merkatu batek ez dituztela gure negozioak salbatuko. Hau baldin bada alkateak gurekin elkarlan egiteko duen ideia nahiago dugu gure baliabideak guk kudeatu eta elkarlana guztiz etetea.
Errenteria-Oreretako Atlantikaldia dela eta zeinbait eragile sozialak berriro azken
bi urtetan egin dugun bezela, aurten hirugarren aldiz, Oiartzun ibaian izango gara
pertsona migratzaileen egoera azaleratzeko, eta urtetik urtera Europako agintarien
politika eskubide zibilen urraketa lazgarria salatzeko.
Atlantikaldia mediterraneoarekin lotu nahi dugu, marea biziak berriz pertsonen bizitzarekin, aldarri batek horrela dio: BIZITZA DA HANDIENA!
Politika lotsagarri eta krimilana honek izugarrizko sarraskia sortzen du han eta hemen,
pertsona migratzaileengan. Itsasoan itotako pertsonen kopurua goranzko joera izan du
2019an eta 859 pertsona itota hil dira meditearraneako itsasoan.
Lehengo urtetik aurrera neurri zorrotzak jarri dituzte martxan, itsas salbamentuko
ontziei porturatzeko debekua ezarriaz, Italiako eta Maltako kostaldean eta horren
adibide garbia hemen daukagu Aita Mari, salbamenturako itsas ontziaren egoera
tamalgarria da, non baimenik gabe ezin duen itsasoratu eta beste hainbat pertsonen
bizia salbatu. Hau ez ahal da politika kriminala?
Egoera hau itsasoan gertatzen den fenomenoa dugu, bainan zer gertatzen ari zaigu hemen gure Euskal Herrian eta zehazki Donostia-Oarso-Bidasoa aldean, transitoan ditugun pertsona migratzaileekin? Zer egin dezakegu guk eta bertako instituzioek?
Gure ustea da, egin behar den guztia ez dela egiten eta horren adibideak ditugu gizartetik sortu diren Harrera sareak (Donostia-Irun). Lan bikaina bideratu dute eta beharrezkoa transitoko pertsona migratzaileekin. Bainan berriro ere gizarte eragileek instituzioen aurretik dabiltza, Zer diote?Non daude bertako instituzioak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostialdea, Oarso-Bidasoaldeko udaletxeak?
“Europak bizkarra eman dio itsasoan gertatzen ari den dramari. Erakunde publikoak utzi duten hutsunea esku pribatuek bete dute. Itsas salbamendua pribatizatu egin da”
(Giacomo Sferlazzo, artista)
Irailaren 21an arratsaldeko 7etan, Oiartzun ibaiaren jaitsiera Gabierrota auzotik.
Loteriari buruzko azterketa arras kritikoa aurkezten digu egileak. Haren arabera, loteriak “aberastasuna herri xumeari hurbiltzeko ilusioa sortzen du eta aberastasunaren aurpegi atseginena erakusten digu eta zerbait desiragarri eta eskuragarri gisa agertzen digu”. Era berean, “dirua benetakoa dela sinestarazten digu, dagoen gauza erreal bakarra langileek egunero beren izerdiarekin sortzen duten aberastasuna den arren”.
Artikulu hau Argia eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu Ikusezinak.net-era.
Baten batek izango du gogoan José Antonio Rocaren zorte susmagarria. Andaluziako Marbellako Udaleko Hirigintzako aholkularia gerente ohia izan zen Jesús Gilen agintaldian, eta Malaya ustelkeria kasuko auzipetu nagusia. Politikari honek loteriako 50 sari handi irabazi zituen 15 urtean. Eldiario.es hedabideak 2012an azaldu zuenez, “Miguel Ángel Torres epailearen agindutara ziharduten ikertzaileek kalkulatu egin zuten Rocak loteria irabazteko zeukan probabilitatea. 43 koatrilioitik aukera bakarra zeukan loteria hainbeste aldiz irabazteko edo egia esateko”. 43.000.000.000.000.000.000.000.000.
Loteriaren eginkizun nagusia –eta baldarrena eta nabarmenena– agerian geratu zen horrela, lehenbiziko aldiz agian: dirua zuritzeko autopista da Espainiako Estatuko elite estraktiboentzat. Zerrenda luzeagoa da, ordea. Carlos Fabrak 2,2 milioi euro kobratu zituen saritan, 2000-2011 bitartean. PPko buruzagiez gain, Galiziako droga-trafikatzaileek ere bide hau erabili zuten eta Charlín familiak, adibidez, zorte guztiz sinestezina izan du.
Azken urteotan behera egin du loteria zergak saihesteko tresna gisa erabiltzeko joerak, 2013an loteriagatik zergak ordaindu beharra ezarri zuen legea onartuz geroztik. Mafiaren dirua zuritzeko bide ona izaten jarraitzen du, baina zergak ordainduta. Paradoxikoa bada ere, loteria-txartel sarituak erosita, adibidez, droga-trafikoaren dirua legezkoa bihurtzen da, dagozkion zergak ordaindu eta gero.
Beste tresna batzuen aldean –eragin sakonagoa dutenak eta, ondorioz, gordeagoak direnak– askoz haratago hedatzen da loteriaren funtzio sinbolikoa. Ezkutuko alde horren zati bat agerian geratzen da loteria-iragarkien azterketa semiotikoa edo semantikoa egiten badugu. Gero eta konplexu gutxiago dauzkate iragarkiok eta zail gertatzen da sinestea beren sakoneko esanahia inozentea edo ezustekoa denik. Gero eta lotsagabekeria handiago horrek, bestalde, askoz modu nabarmenagoan erakusten digu loteriaren funtzio sinbolikoa.
Loteriak kapitalismo aurreratuko gizarteetan daukan funtzio sinboliko eta sozialaren bost alderdi azalduko ditugu jarraian.
Indibidualismoa bultzatzea eta elkartasuna zapuztea
Norberekoikeriaren eta elkartasunik ezaren sustapena da loteriaren lehen eginkizunetako bat, batere konplexurik gabe agertzen zaiguna, gainera. Sariarekin aberastu dena eta saririk gabe geratu den bizilaguna kontrajarrita ikusten ditugu beti loteria-iragarkietan.
Galtzailearen eta aberastu denaren arteko banaketa horrek elkartasuna suntsitzea bultzatzen du. Ez dago zertan lotsagorritu gure gizarteko berdintasun ezarekin; hori gutxi ez eta egoera horren aurrean txantxetan ibiltzea daukagu, gainera. Eta zergatik ez banatu aberastasuna saririk gabe geratu den bizilagunarekin? Liberalismoak betidanik zabaldu duen mezu bera da loteriak dakarkiguna: ez dagoela salbamen kolektiborik eta norberaren salbazio ekonomikoa baino ez dela posible. Neoliberalismoaren joerarik fatalistena eta lotsagabeena den hori aberatsek pobreen aldean duten nagusitasunean ere ikusten dugu, harro-harro erakusten baita darwinismo sozial deritzon jarrera hori. Bost axola besteak ni aberatsa banaiz.
Halako mezuen bidez zokoratu egiten dira gizartea antolatzeko eredu berriak eta elkarren babesa, elkartasuna, kolektibo bera osatzen duten pertsonen arteko autoerreskatea bezalako balioak. Balio sozial oinarrizkoenetan sinesteari utz diezaiogula bilatzen dute, indibidualismoaren lokatzetan murgildu gaitezen; arazo politiko eta sozialak ezkutuan gordetzen dira, nagusiki kolektiboak diren arazoentzat soluzio indibidualak eskainiz.
Amorrua zokoratzea
Diruzalekeria da kapitalismoaren akats nagusia. Etenik gabe, hori ezkutatzen saiatzen da kapitalismoa. Loteria-iragarkietan gehien errepikatzen den ideia hauxe izaten da: “Edonor izan daiteke aberatsa”. Eta gezur hutsa da, aberatsak izan daitezkeen bakarrak aberatsen seme-alabak baino ez baitira. Edo gaizkile handiak.
Bi salbuespen dauzka arau horrek: loteriako sari handi bat irabazten dutenak eta “amets amerikarrean” parte hartu dutenak. Kapitalista handiak eta bestelako aberatsak horregatik saiatzen dira etengabe salbuespen horiek arautzat aurkezten, aberastasuna denon esku dagoela behin eta berriz errepikatzearekin batera. Ez bada posible bestelako mundu bat, bestelako bizimodu bat posible da!
Aberastasuna denon eskura dagoen zerbait bezala aurkeztuz klase-gorrotoa uxatu nahi da; gehiegi eduki eta dena berentzat gordetzen dutenekiko amorru zilegia
Posible da, bai, baino hain dira gutxi hori lortzeko aukerak, gertakari hori etengabe errepikatzen ibiltzeak propaganda itxura hartzen baitu publizitatea beharrean. Aberastasunaren ezaugarri nagusietako bat da ez egotea denon esku. XXI. mendean guztiz hondatuta dagoen igogailu soziala deritzogun horrek behar bezala funtzionatzen badu, langile baten seme-alaba burges txikia izatera iritsi ahal izango da, asko jota. Baina, oro har, pobreen seme-alabek pobre izaten jarraituko dute eta aberatsen seme-alabak beti izango dira aberats. Eta berdin dio zer ikasketa egiten ditugun: Zuzenbidea ikasten duen aberaskume batek ziurtatuta dauzka karrera profesionala eta nomina potoloa; kontrakoa gertatzen da antzeko ikasketak egiten dituen langilearen seme-alabarekin.
Loteriaren bidez sinestarazi nahi digute kasualitatea dela norbait aberatsa izatea eta oso erraza dela egoera horri buelta ematea. Estratifikazio sozialari buruzko teoriek, ordea, aspaldi erakutsi ziguten aberatsen seme-alabak direla aberats hiltzen diren bakarrak. Kultura herrikoiak ederki daki hori: “diruak dirua irabazten du” dio esaera zaharrak. Edo “zakurrak dirua balu, On zakur”.
Diogun bezala, loteriak funtzio garrantzitsua betetzen du: aberatsa izatea zorte kontua dela erakustea. Zorte inozente, itsu, laño eta ondorioz bidezkoa da diruaren eta aberastasunaren miraria egia bihurtzen duena. Loteriaren miraria eta haren erritu izaera: urtean behin hatzarekin herritar ezezagun bat aukeratu eta graziaz betetzen du. Edonor izan daiteke sariduna, Extremadurako abokatu bat, Pirinioetako txerrizain bat, maistra bat, torturatzaile ezjakin bat. Sariduna hedabide guztietan erakutsiko digute bi egunez: “Hona hemen irabazlea: aberastasun unibertsalaren miraria posible da”. Denok nahi dugu aberats izan, denok jaso dezakegu diruaren bedeinkapena. Egunero ilusioari eutsi eta klase-amorrua uxatu besterik ez dugu egin behar. Ez duzue aberastasuna gaitzetsi behar, desiratu egin behar zenukete. Anbizioa ona da, gora begira jartzen zaitu. Ez ibili gaizki esaka aberastasunaren kontra, ikasi hura desiratzen.
Aberastasuna zilegiztatzeko egungo erritmoak Erdi Aroko bedeinkapen eta mirariak dakarzkigu gogora eta iraganeko erritu sozialen pareko zilegiztatze-ahalmena dauka. Aberastasuna denon eskura dagoen zerbait bezala aurkeztuz klase-gorrotoa uxatu nahi da; gehiegi eduki eta dena berentzat gordetzen dutenekiko amorru zilegia.
Aberastasuna zilegizkotzat aurkeztea
Aberastasuna bidezkoa den zerbait gisa aurkezten saiatzen da loteria, aberastasun horixe bera berez eta bere horretan krimen bat dela ahaztarazteko: diru-gosearen krimena, zure ekintzen ondorioz beste gizaki batek sufritu egingo duela jakin arren soberakina metatzearen krimena. Kapitalismoaren arau saihestezin bat, kosta ahala kosta ezkutatu beharrekoa baita besteren sufrimenduaren kontura pilatzen dela aberastasuna. Baten aberastasuna milioika pertsonaren pobreziaren kausa zuzena baita. Hura ez banatuz baino ezin baita aberastasuna metatu. Lehen fasea gizakiak beste gizaki batzuk esplotatuz sortzen da. Hori dela eta, aberastasuna existitzen denetik, gizakiaren oparotasun ekonomikoa beti eraiki da kolektibitatean. Aberastasuna krimena da. Horra, adierazten hain erraza izanik, axolagabe utzi beharko ez gintuzkeen baieztapena.
Horren atzean dagoen errealitate sakona ulertzeko beharrezkoak dira denbora, lana eta zabalkundea. Horrexegatik hartzen ditu kastak hainbesteko lanak hain deserosoa gertatzen zaion egia hori ezkutatzeko. Teknika ugari erabiltzen du horretarako: hedabideek etengabe errepikatuko digute zein zoragarria den aberatsa izatea, bati gerta dakiokeen onena dela, denok desiratzen dugun panazea. Gure arazo guztien akabera. Berez ona den aberastasun bat.
Aberastasunaren alderdirik beltzena eta egiturazko izaera ahaztaraztea lortzen du loteriak. Aise lortu ere, ez baita hain agerikoa errealitate horren osotasuna. Askoz errazagoa da ikus-entzule pasiboen diru-gosea modu makurrean akuilatzea Barbie eta Ken-ak luxuzko yateetan eta paradisuko festetan erakutsiz. Barbie edo Ken hori zerorri izan zintezke, loteria erosi eta zenbaki saritua zeurea izanez gero.
Arazo politikoak ezkutuan gordetzen dira, nagusiki kolektiboak diren arazoentzat soluzio indibidualak eskainiz
Aberastasunaren publizitateak bi kontzeptu nahasten ditu berariaz: ontologikoki ona dena (aberatsa izatea) eta moralki ona dena (eskuzabala izatea). Ona denaren eta ontasunaren arteko nahasketa horrek ahaztarazi egin nahi digu aberastasuna guztiz ezmorala dela, bere jatorri zein jokamoldeagatik, eta moralitatea, hau da, justizian eta ekitatean oinarritutako gizarte batean bizitzea ahalbidetzen diguten balioak, berriz, hauek direla: berdintasuna, banaketa, eskuzabaltasuna, enpatia eta elkartasuna. Aberatsa izatea ona da, osasuntsu egotea, indartsua izatea, bakarra beharrean bi hanka edukitzea edo begibakarra izan beharrean ikusmen ona edukitzea ona den bezalaxe. Baina ontologikoki ona denak ez du zertan moralki ere ona izan, eta ezin dira biak nahastu. Hortaz, ez zenituzke aberatsak gorrotatu behar: onak dira, zuk baino zorte hobea izan dute, besterik ez.
Klase-esplotazioa edo herentzia, alegia, jaiotza-eskubideari lotutako aberastasuna ez da ezbaian jartzen; errealitate bidegabeak badira ere. Pertsona zintzoa izatea eta gama altuko auto batean ibiltzea zorte-kontu hutsa baino ez da. Zer erru dute haiek, ezta? Zergatik ibili gaizki-esaka zorteko jendearen kontra?
Diruaren existentziarekiko fedea indartzea
Dirua existitu existitzen delako mitoa indartzea da loteriaren eginkizunik garrantzitsuena, ongi kalkulatutako liturgia edo erritu baten bidez. Badauzka bozeramaileak, cava, hedabideak eta etengabe zabaltzen den alaitasuna. Ia osorik gertakari horren bueltan ematen dute eguna. Ez al da inor harritzen egun oso bat (bi ez direnean) eskaintzea gertakari ekonomiko horri?
Hainbeste liturgiaren atzean egia berealdiko bezain enigmatiko bat gordetzen da, XX. mende amaieran eta XXI. mende hasieran Bartzelonako Unibertsitateko irakasle xume Miquel Fortuny-k aditzera eman zuen egia: dirua ez da existitzen. Erdi Aroko Semiotikan espezializatuta dagoen Erdi Aroko Filosofiako irakasle bitxi eta bikain horren esanetan, potentzial paregabea zeukan kontzeptua zen jainkoa eta gai zen Erdi Aro osoa hala kontzeptualki nola diskurtsiboki antolatzeko. Ahalmen hori erreferenterik ez izateari zor ziola zioen gure semiotikalariak, diskurtsoan zeukan posizio erlatiboan baino ez zela eraikitzen eta definitzen. Eta erreferenterik gabeko zeinu batenganako (jainkoa) sinesmen horrek fede-egintza bat eskatzen zuela. Fede-egintza oro erritual liturgikoen eta mirari errepikatuen bidez indartu beharra dago etengabe, gizartearen egitura sinboliko, diskurtsibo eta antolakuntzazkoari eutsiko bazaio eta bertan behera etorriko ez bada. Ezertxo ere alda ez dadin.
Fortuny irakasleak bere artikuluan azpimarratzen zuenez, gauza bera gertatzen da egungo jainkoarekin, diruarekin. Sistema sinboliko sozial osoa egituratzen duen eta erreferenterik ez duen zeinua da dirua.
Eta erreferenterik ez duenez, erantsiko nuke nik, fede hori etengabe berritu beharra dauka erritu indartsuen bidez. Erritua zenbat eta ikusgarriagoa, subkontziente kolektiboan zenbat eta eragin handiagoa eduki, orduan eta eraginkorragoa izango da katarsia eta handiagoa fedea eraberritzeko ekintza. Gauza jakina da diruak fede-egintza bat eskatzen duela. Ogi-barra bat erosten dugunean, baliorik ez daukan zerbait ematen dugu haren truk, existitzen den zerbait gisa diruan daukagun fedea baino gehiago. Orrialde asko idatzi dira truke-balioa gorpuzten duen diruari buruz. Baina gutxitan gogorarazten zaigu dirua ez dela existitzen, diruarenganako fedea dela existitzen den bakarra.
Erreferenterik gabeko zeinu batengan daukagun fedea sendotzea du xedetzat loteriaren errituak. Sari handiak bakan batzuk aberasten ditu, dirua existituko balitz bezala. Dirua sortzen du hutsetik eta edozein izan daitekeen zorioneko bati ematen dio. Mirari bat da (ogiaren eta arrainaren mirariaren antzera) gertakariaren zentzu antropologikoan, gure fedea berrindartzeko gertakari sozial bat: bere ospakizunarekin, bere zorioneko aukeratuarekin, bere enuntziazio-errituarekin eta aurten aukeratuak nor izango ote diren jakin nahian dauden hedabide guztiekin, nori ez zaio iruditzen analogia bitxia? Jainkoarenganako fedeari esker itsu bat edo legendun bat sendatzeko gai zen santuaren parekoa. Fedea berritzeko balio zuten mirariek, eta horixe bera da loteriaren eginkizuna egun.
Loteria garrantzitsua da aberastasuna herri xumeari hurbiltzeko ilusioa sortzen duelako eta haren existentzia zilegiztatzen duelako. Aberastasuna goxoago, bidezkoago eta humanoago bihurtzen duelako. Aberastasunaren aurpegi atseginena erakusten digu eta zerbait desiragarri eta eskuragarri gisa agertzen digu. Eta, batez ere, dirua benetakoa dela sinestarazten digu. Dagoen gauza erreal bakarra langileek egunero beren izerdiarekin sortzen duten aberastasuna den arren. Langileei egunero lapurtzen dieten aberastasuna. Aberastasuna sortzeari uzten dion egunean munduak jiratzeari utziko diola bezain egiazkoa.
Baina horretarako, lehenik eta behin, edo aldi berean agian, beharrezkoa da loteria desagertzea.
Loading Comments...
Orrialde honek kookiak erabiltzen ditu. Leku hau erabiltzen jarraitzen baduzu ados zaudela onartuko duguAdosEz