Hestia amateur zinema jaialdiaren 8. edizioan

Hestia amateur zinema jaialdiaren 8. edizioan

Urrian BEGIRADAK amateur mailako zinemaldiaren 8. edizioa aurkeztuko da, IKERTZE elkartearekin aurten proposatutako zine tailerretan egindako hainbat proiektu biltzen dituena.

Egindako film laburretako bat ARRATS elkarteak kudeatzen duen HESTIA gizarte-bazterkeriako pertsonentzako eguneko zentroko gune komunitarioetan (TEC) lan egiteko proiektuarekin lankidetzan egin da. Zentrora joaten diren hainbat erabiltzailerekin egin da, eta bi hilabetez film labur bat ekoizteko ikus-entzunezko teknikak ikasi dituzte (gidoigintza, zuzendaritza, emanaldia, grabazioa eta errealizazioa).

Urriaren 19an aurkeztuko da, 10: 00etatik 12: 00etara, Gros auzoko Trueba zineman.

Sarrera doakoa da gonbidapena eskatu ondoren.

Trabajocomun@arrats.org helbidera idatzi

TXIKI TXOKO  ingurumen kontzienziazio eta garbiketa jardunaldian

TXIKI TXOKO ingurumen kontzienziazio eta garbiketa jardunaldian

Txiki Txokoko emakumeak igande goizean, hilabeteko azken igandeetan bezala, Zurriolako hondartza garbitzen egon ziren, Zurriolako ingurumen kontzienziazio eta garbiketa jardunaldian, Ocean Initiatives eta Patris Surfekin.

Zer da Txiki Txoko?

Ekimen hau laguntza psiko-hezitzailea eta soziala eskaintzean datza prozesu migratzaileetan murgildurik dauden emakumeei, euren seme-alabekin kontziliatzeko alternatiba bat eskaintzen zaien aldetik modu berean. Emakume hauen ahalduntzea sustatzen saiatzen gara, ahal duten heinean euren bizitzen jabe izan daitezen eta euren bizitzen kontrola eduki dezaten

Gaur egun 50 bat emakume etorkinek osatzen dute taldea, euren seme-alabekin. Gehiengoa ama bakarreko familiak dira, nahiz eta zainketa lanak egiten dituzten aitek ere ateak irekiak dituzten eta eurekin ere esku hartzeak burutzen direlarik edota informazio eta orientazioa eskaintzen zaielarik. Hala ere, emakumeengan jartzen da fokua.

Zurriola

Zeini dago bideratuta?

Bazterketa arriskuan dauden seme alabak dituzten emakumei dago bideratua zerbitzua, kasu gehienetan, emakume etorkinak direlarik. Ahultasun egoeran dauden emakumeak dira, adin txikiko haurrekin edota haurdunaldi egoeran aurkitzen diren emakumeak, euren jatorrizko herrialdeetan zorrak dituztenak eta kasu batzuetan jatorrizko herrialdeetan seme-alabak dituztenak. Lan baldintza eta lan egoera oso txarrak dituztenak, batzuk erregularizazio prozesuan, familia hausturarengatik dolua pasatzen ari diren emakumeak, deserrotze egoeretan, kultura talka bat bizitzen ari direnak eta sozialki sare eta erlazio faltan daudenak.

BIDEOA

Atzerritartasuna Gipuzkoan

Atzerritartasuna Gipuzkoan

Irratsaioa / Programa


 

Pulsar reproducir en Navegador


 

Arrats Elkarteko sail juridikoko arduradun Alaitzek Gipuzkoako atzerritartasun bulegoaren egoera errepasatu du. Bulego kolapsatua eta bunkerizatua, online aipu ezinezkoak dituena, legearen interpretazio zorrotzak, konfinamendu eta pandemia garai batean aurkeztu beharreko dokumentuak biderkatu dituztenak.

Ezinezko epeak, burokrazia eta susmoaren ondorioz iraungitzen diren baimenak, lanean ari diren airean iraultzen direnak, lehen aukera bezala ukatzeko maximarekin.

ARRATS ELKARTEA

Europar Batasunak gerra deklaratu die migranteei.

Europar Batasunak gerra deklaratu die migranteei.

Irungo Harrera Sarea eta Iparraldeko CIMADE erakundeak deiturik elkarretaratzea egin dute Irungo San Juan plazan. Bertan salatu dute EB eta estatukideen migrazio eta muga politika  arrazista eta hiltzaileak. Baionatik hasi eta Grezia eta HUngariako mugetaraino.

Europar Batasunak gerra deklaratu die migranteei. Guk harrera eta bakearen lurraldea aldarrikatzen dugu

EBak eta hori osatzen duten estatuek azken egunotan biolentzia gogortu dutela argi dago:

– Salatzen dugu joan de hilaren 26an migrante batek bere buruaz beste egin duela Baionako presondegian. Atxilotua izan zen Hendaiako atxikitze zentrotik ihes egitea lortu ondoren. EB eta estatu kideek ez dute nahikoa milaka pertsonei laguntza eta babesa ukatzearekin. Haien
bizitzak txikitzen dituzte beren politika arrazistekin.

– Grezia eta Hungariako kanpo mugetan egoera larrian dauden migranteei gerra deklaratu zaiela salatzen dugu. Mugen kontrola eta tiro praktiken hitz eufemistikoen atzean pentsaezina zirudiena ikusten ari gara. Estatuak migranteak erasotzen ari dira, laguntza humanitarioa behar dutenak akabatu beharreko etsaia bezala tratatzen ari dira.

– Politika arrazista eta hiltzaile hauek faxistak beren zuloetatik argitara ateratzea animatzen dituzte eta estatuek egiten ez duten lana
egiten duten erakunde eta pertsonak erasotzera bultzatu. Hemendik Grezian dauden Zaporeak elkarteko kideeei gure sostengua eta
elkartasuna.

Horregatik exijitzen eta aldarrikatzen dugu:

– Begibistako eta legitimaturiko gerra honen aurrean, muga sistema hiltzaile honengatik, estatuek eurek sinaturiko legeak eta nazioarteko
hitzarmenak aplikatzeko ukoaren aurrean, inoiz baino gehiago behar dugu antirrazismo aktibo eta transnazionala.

– Exijitzen dugu guztiontzako zirkulazio eta instalazio askatasuna.

– Behar dugu jendarte aktiboa eta jabetua, zeren eskubideak guztiontzako dira edo ez dira ezer.  Izan dezagun kontuan gure botua ematerakoan ere. Bitartean, borrokatu dezagun guztion eskubideen alde.

GURE GAZTEAK ERE BADIRA

GURE GAZTEAK ERE BADIRA

Gizarte-bazterketa egoeran dauden gazte migratzaileei buruzko jadunaldia

SOS Arrazakeria Oarsoaldeak, abenduak 13 ostirala, Gizarte-bazterketa egoeran dauden gazte migratzaileak eztabaida jardunaldia antolatu du Reyna Aretoan, Errenterian. Ekimen hau, Errenteriako Udaletxeak antolatutako jarduera sentsibilizazio multzo baten parte da.

Jardunaldia

Jardunaldia, gazte migratzaileek jasaten dituzten estigmatizazioei buruz izango da, batez ere jatorri magrebtarra dutenak jasaten dituztenak eta eztabaida-leku bat izan dadin ahaleginduko da, non norberaren kezkak jakinaraziko diren, ulermen zubiak eta kolaborazio bideak eraikiko diren. Ekuazio honetan, migratzaileen gazteria ezinbesteko elementua izango da, jardunaldian paper garrantzitsua jokatuko baitu, bai diseinuan eta baita parte-hartze planen exekuzioan ere.

Hizlariak

Mohammed Bouchammir, Al Khaima  Tanger Elkartekoa, gizarte hezitzailea eta gazte migratzaileekin esku-hartzean espezialista eta Iman El Addid eta Aouatif El Addid , Ex MENAS de Barcelona Elkartekoak, harrera zentroetatik pasa diren gazte migratzaileak elkartzen dituena, izango dira bertan. Gazte hauek bi helbururekin antolatu dira: gizarte erakunde eta babesgabetasun egoera handian dauden gazte migratzaileen arteko bitartekari lanak egitea eta talde hauei buruzko arazoen eztabaidetan kontuan hartuak izan daitezela lortzea.

Jardunaldiaren edukia:

9:30. Aurkezpena. SOS Arrazakeria eta Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea. 10:00-11:00: 1 Txostena: Bazterketa egoeran dauden gazte migratzaileekin bitartekaritza eta parte-hartze irizpidea. Mohammed Bouchammir. Al Khaima de Tanger Elkartea. Gizarte bitartekaria. 11:00-12:00: 2 Txostena: Gazte migratzaileen sufrimendua Europan. Iman El Addid eta Aouatif El Addid , Ex MENAS de Barcelona Elkartea. 12:00-12:30 Atsedenaldia 12:30-14:00 Eztabaida eta txostenaren aurkezpena gazte migratzaileen edo familia migratzaileen seme-alabekiko pertzepzioa Errenteriako biztanleriaren artean. 16:00-18:30 “Justizia berriztatzailea”-ren esperientzia: Justizia berriztatzailearen zirkulua.

Oiartzun Ibaiaren Jeitsiera

Oiartzun Ibaiaren Jeitsiera

Errenteria-Oreretako Atlantikaldia dela eta zeinbait eragile sozialak berriro azken
bi urtetan egin dugun bezela, aurten hirugarren aldiz, Oiartzun ibaian izango gara
pertsona migratzaileen egoera azaleratzeko, eta urtetik urtera Europako agintarien
politika eskubide zibilen urraketa lazgarria salatzeko.
Atlantikaldia mediterraneoarekin lotu nahi dugu, marea biziak berriz pertsonen bizitzarekin, aldarri batek horrela dio: BIZITZA DA HANDIENA!
Politika lotsagarri eta krimilana honek izugarrizko sarraskia sortzen du han eta hemen,
pertsona migratzaileengan. Itsasoan itotako pertsonen kopurua goranzko joera izan du
2019an eta 859 pertsona itota hil dira meditearraneako itsasoan.
Lehengo urtetik aurrera neurri zorrotzak jarri dituzte martxan, itsas salbamentuko
ontziei porturatzeko debekua ezarriaz, Italiako eta Maltako kostaldean eta horren
adibide garbia hemen daukagu Aita Mari, salbamenturako itsas ontziaren egoera
tamalgarria da, non baimenik gabe ezin duen itsasoratu eta beste hainbat pertsonen
bizia salbatu. Hau ez ahal da politika kriminala?
Egoera hau itsasoan gertatzen den fenomenoa dugu, bainan zer gertatzen ari zaigu hemen gure Euskal Herrian eta zehazki Donostia-Oarso-Bidasoa aldean, transitoan ditugun pertsona migratzaileekin? Zer egin dezakegu guk eta bertako instituzioek?
Gure ustea da, egin behar den guztia ez dela egiten eta horren adibideak ditugu gizartetik sortu diren Harrera sareak  (Donostia-Irun). Lan bikaina bideratu dute eta beharrezkoa transitoko pertsona migratzaileekin. Bainan berriro ere gizarte eragileek instituzioen aurretik dabiltza, Zer diote?Non daude bertako instituzioak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostialdea, Oarso-Bidasoaldeko udaletxeak?

“Europak bizkarra eman dio itsasoan gertatzen ari den dramari. Erakunde publikoak utzi duten hutsunea esku pribatuek bete dute. Itsas salbamendua pribatizatu egin da”

(Giacomo Sferlazzo, artista)


Irailaren 21an arratsaldeko 7etan, Oiartzun ibaiaren jaitsiera Gabierrota auzotik.