“Barraskiloa eta balea”, igande honetarako egokitutako familia zinemaren Bizitu proiektuaren saio berriko filma

Bizitu

Datorren igandean, maiatzak 7, Errenteriako Niessen auditorioan, goizeko 11etan, Bizitu familia-zinema egokituaren proiektuaren beste saio bat egingo da, Errenteriako Juneren Hegoak eta Mindara elkarteek antolatuta. El caracol y la ballena (Barraskiloa eta balea) filma euskaraz proiektatuko da. Sarrera doakoa da, baina edukiera mugatua du eta eserlekua erreserbatu behar da sarrerak.errenteria.eus webgunearen bidez.

Gaur egin da Bizitu-ren saio berri hau aurkezteko prentsaurrekoa, eta bertan izan dira: Maite Gartzia, kultura zinegotzia; Nagore Portugal, Ozzinematik; Arrate Aleman eta Usoa Martínez, Mindaratik; Onintze Aguirre, ekimenaren sortzailea, eta Beatriz Martín eta Yolanda Martín, Juneren Hegoaketik. Hedabideekin egindako topaketan adierazi dutenez, azken saioetan bezala, Eskuaire elkarteak aldi bereko itzulpena eskainiko du zeinu hizkuntzan.

Bizitu Zinema proiektua 2017an sortu zen, kultura-espazioek beharrizan bereziak dituzten adingabeen familientzako aisia (batez ere zinema-aretoentzako) – eta kultura-eskaintza eskuratzeari dagokionez zituzten zailtasunak ikusi ondoren. “Bizitu-k zinemaren esperientzia publiko guztiengana hurbildu nahi du, haien arteko desberdintasunak errespetatuz, giro ludikoa sortuz eta, batez ere, Juneren Hegoak eta Mindara elkarteetako kide diren txiki batzuen behar espezifikoei erantzunez”, antolakundetik adierazi dute. 

Horregatik, ikusle guztientzako film bat eskaintzeaz gain, saioan, adibidez, film hori komentatu ahal izango da, argiak piztuta eduki ahal izango dira, eserlekuetatik mugitu ahal izango da beharrezkoa izanez gero, espazioa parte-hartzaileen erosotasunerako prestatuko da eta bolumena zinema-aretoetan ohikoa dena baino baxuagoa jarriz egokituko da, besteak beste, zinema dibertsitate funtzionala duten txikien errealitatera egokituz, esperientzia hori beste haur eta familia batzuekin partekatu ahal izan dezaten.

57 minutuko animaziozko film honek gertagaitza den adiskidetasun baten istorioa kontatzen du: espiritu urduri eta abenturazalea duen barraskilo txiki bat, balea konkordunarekin itsasoetan zehar bidaia batean murgiltzen dena. Barraskiloak mundua ikusi nahi du eta balea baten isatsera igotzen da. Elkarrekin sekulako bidaia egiten dute, tenpoak eta sumendiak zeharkatzen dituzte. Film polita familia osoarentzat, Bizituko antolakuntzatik igande honetan ikustera animatzen dena.

MINDARA-ri BURUZ

Mindara 2011ko otsailaren 21ean jaio zen, eta Oarsoaldean hasi zen lanean 2012an, jarduera fisiko inklusiboaren, kirol egokituaren, osasunaren eta prestakuntza-aisialdiaren arloetan. Dibertsitate funtzionala duten haur, nerabe eta helduei arreta ematen die, eta, era berean, beren programetan parte hartzera gonbidatzen ditu nahi duten pertsona guztiak, inklusioaren esperientzia lehen pertsonan partekatzera, eta horrela, dibertsitate funtzionala duten nahiz ez duten pertsonak elkarrekin erlazionatu eta egoteaz goza dezaten taldeak sortzea bilatzen du.

Mindara

JUNEREN HEGOAK-ri BURUZ

Juneren Hegoak bere hamargarren urteurrena ospatzen du aurten, eta bere helburua da zaurgarritasun-egoeran dauden eta gaixotasunak, dibertsitate funtzionaleko egoerak eta/edo adingabeen dolua jasaten ari diren Gipuzkoako familiei laguntzeko sare bat sortzea, eta haien bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten aukera batzuk eskaini ahal izatea.

Mindara