HESTIA. HONDARTZAKO  BOLEY TXAPELKETA

HESTIA. HONDARTZAKO BOLEY TXAPELKETA

HONDARTZAKO LEHEN BOLEY TXAPELKETA

Joan den asteburuan hondartzako lehen oka txapelketa egin zen Donostian.

HESTIA eguneko zentroaren TEC (Komunitate-espazioetako lana) proiektutik antolatu da. Eskakizun txikiko Eguneko Arreta Zerbitzua da, Arrats Elkarteak dinamizatuta, eta hainbat prestazio eta jarduera eskaintzen ditu egoitza-bazterketa larrian dauden pertsonen oinarrizko premiak asetzeko.

Txapelketa honetan, eguneko zentro horretako erabiltzaile gazteek parte hartu dute, eta Hiritarron Harrera Sareak eta SOS Arrazakeriak parte hartu dute.

Zorionak ekimenagatik

Feminismoa, Arrazakeria ta Migrazio Krisia

Feminismoa, Arrazakeria ta Migrazio Krisia

FEMINISMO ETA ARRAZAKERIA

Hizlaria:

IRANTZU VARELA. Kazetari feminista.

MAYA AMRAEMunduko Emakumeak Babel. Partaidea. Testuinguru iberdintasnaren aldeko mugimendetan aditua.

Egna eta Ordua

Abenduak 2, 18:30 etan

Lekua:

Emakumeen Etxean. Okendo Kalea, 9 – Donostia

 

¿MIGRAZIO KRISIA EDO EUROPAKO KRISIA? ASILO ETA MUGA ESKUBIDEA

Hizlaria:

PATRICIA BÁRCENA GARCÍA.  CEAR-Euskadi. Elkartearen zuzendaria

IKER BARBERO. UPV-EHU. Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbide Filosofia Saileko irakasle erantsia.

Ekitaldiaren eguna eta ordua:

 Abenduak 18 18:30etan

Lekua:

 San Telmo Museoan.  Zuloaga Plaza, 1 – Donostia

GURE GAZTEAK ERE BADIRA

GURE GAZTEAK ERE BADIRA

Gizarte-bazterketa egoeran dauden gazte migratzaileei buruzko jadunaldia

SOS Arrazakeria Oarsoaldeak, abenduak 13 ostirala, Gizarte-bazterketa egoeran dauden gazte migratzaileak eztabaida jardunaldia antolatu du Reyna Aretoan, Errenterian. Ekimen hau, Errenteriako Udaletxeak antolatutako jarduera sentsibilizazio multzo baten parte da.

Jardunaldia

Jardunaldia, gazte migratzaileek jasaten dituzten estigmatizazioei buruz izango da, batez ere jatorri magrebtarra dutenak jasaten dituztenak eta eztabaida-leku bat izan dadin ahaleginduko da, non norberaren kezkak jakinaraziko diren, ulermen zubiak eta kolaborazio bideak eraikiko diren. Ekuazio honetan, migratzaileen gazteria ezinbesteko elementua izango da, jardunaldian paper garrantzitsua jokatuko baitu, bai diseinuan eta baita parte-hartze planen exekuzioan ere.

Hizlariak

Mohammed Bouchammir, Al Khaima  Tanger Elkartekoa, gizarte hezitzailea eta gazte migratzaileekin esku-hartzean espezialista eta Iman El Addid eta Aouatif El Addid , Ex MENAS de Barcelona Elkartekoak, harrera zentroetatik pasa diren gazte migratzaileak elkartzen dituena, izango dira bertan. Gazte hauek bi helbururekin antolatu dira: gizarte erakunde eta babesgabetasun egoera handian dauden gazte migratzaileen arteko bitartekari lanak egitea eta talde hauei buruzko arazoen eztabaidetan kontuan hartuak izan daitezela lortzea.

Jardunaldiaren edukia:

9:30. Aurkezpena. SOS Arrazakeria eta Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea. 10:00-11:00: 1 Txostena: Bazterketa egoeran dauden gazte migratzaileekin bitartekaritza eta parte-hartze irizpidea. Mohammed Bouchammir. Al Khaima de Tanger Elkartea. Gizarte bitartekaria. 11:00-12:00: 2 Txostena: Gazte migratzaileen sufrimendua Europan. Iman El Addid eta Aouatif El Addid , Ex MENAS de Barcelona Elkartea. 12:00-12:30 Atsedenaldia 12:30-14:00 Eztabaida eta txostenaren aurkezpena gazte migratzaileen edo familia migratzaileen seme-alabekiko pertzepzioa Errenteriako biztanleriaren artean. 16:00-18:30 “Justizia berriztatzailea”-ren esperientzia: Justizia berriztatzailearen zirkulua.

Oiartzun Ibaiaren Jeitsiera

Oiartzun Ibaiaren Jeitsiera

Errenteria-Oreretako Atlantikaldia dela eta zeinbait eragile sozialak berriro azken
bi urtetan egin dugun bezela, aurten hirugarren aldiz, Oiartzun ibaian izango gara
pertsona migratzaileen egoera azaleratzeko, eta urtetik urtera Europako agintarien
politika eskubide zibilen urraketa lazgarria salatzeko.
Atlantikaldia mediterraneoarekin lotu nahi dugu, marea biziak berriz pertsonen bizitzarekin, aldarri batek horrela dio: BIZITZA DA HANDIENA!
Politika lotsagarri eta krimilana honek izugarrizko sarraskia sortzen du han eta hemen,
pertsona migratzaileengan. Itsasoan itotako pertsonen kopurua goranzko joera izan du
2019an eta 859 pertsona itota hil dira meditearraneako itsasoan.
Lehengo urtetik aurrera neurri zorrotzak jarri dituzte martxan, itsas salbamentuko
ontziei porturatzeko debekua ezarriaz, Italiako eta Maltako kostaldean eta horren
adibide garbia hemen daukagu Aita Mari, salbamenturako itsas ontziaren egoera
tamalgarria da, non baimenik gabe ezin duen itsasoratu eta beste hainbat pertsonen
bizia salbatu. Hau ez ahal da politika kriminala?
Egoera hau itsasoan gertatzen den fenomenoa dugu, bainan zer gertatzen ari zaigu hemen gure Euskal Herrian eta zehazki Donostia-Oarso-Bidasoa aldean, transitoan ditugun pertsona migratzaileekin? Zer egin dezakegu guk eta bertako instituzioek?
Gure ustea da, egin behar den guztia ez dela egiten eta horren adibideak ditugu gizartetik sortu diren Harrera sareak  (Donostia-Irun). Lan bikaina bideratu dute eta beharrezkoa transitoko pertsona migratzaileekin. Bainan berriro ere gizarte eragileek instituzioen aurretik dabiltza, Zer diote?Non daude bertako instituzioak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostialdea, Oarso-Bidasoaldeko udaletxeak?

“Europak bizkarra eman dio itsasoan gertatzen ari den dramari. Erakunde publikoak utzi duten hutsunea esku pribatuek bete dute. Itsas salbamendua pribatizatu egin da”

(Giacomo Sferlazzo, artista)


Irailaren 21an arratsaldeko 7etan, Oiartzun ibaiaren jaitsiera Gabierrota auzotik.


Pasaian aniztasuna ospatuko dugu

Pasaian aniztasuna ospatuko dugu

Aniztasunaren eguna dela eta ekitaldi mordoa dator Pasaiara maiatza eta ekaina bitartean:

Maiatzaren 31n

  • ANTZERKIA: ROMAN ETA JULIETA 
  • BOROBIL konpainiaren eskutik.
  • EGUNA ETA ORDUA: maiatzaren 31n, 19:00etan. (Iraupena: 90´) 
  • LEKUA: Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.  
  • Sarrera: 5 euro.
  • Hizkuntza: gaztelania. 

Ekainaren 5ean

  • ZINEFORUMA: Immigrazioa eta generoa. Dokumentala: “Chica seria y responsable”
  • Zuzendaria: David Macián. (Iraupena: 15´) 
  • EGUNA ETA ORDUA: ekainaren 5ean, 19:00etan. 
  • LEKUA: Trintxerpeko Alkateordetzan. 
  • SARRERA: librea, aretoa bete arte.
  • HIZKUNTZA: euskara eta gaztelania. 

Ekainaren 6an

  • “PAPE NIANG. Hasiera berri bat” izeneko liburuaren aurkezpena.
  • EGUNA ETA ORDUA: ekainaren 6an, 19:00etan.
  • TOKIA: Trintxerpeko liburutegian.

Ekainaren 7an

  • JATORRI ASKOTARIKO EMAKUMEEK ELKAR EZAGUTZEKO GUNEA: “ZURRUMURRUAK ELKARREKIN EZABA DITZAGUN” 
  • Bideratzailea: SORBURU KOOPERATIBA 
  • Gure gizartean herritar migratzaileei buruzko zurrumurru nagusiak zeintzuk diren ezagutzeko jardunaldia, eta horiek egiazkoak ote diren jakitea. 
  • EGUNA ETA ORDUA: ekainaren 7an, 17:30ean
  • LEKUA: Trintxerpeko Alkateordetzan. 
  • Haurtzaindegi zerbitzua gutxienez bi egun lehenago eskatu beharko da, 943004320 telefonora (Berdintasun Arloa, edo Migrazio eta Aniztasun Arloa) deituta.
  • HIZKUNTZA: gaztelania

Ekainaren 20an

  • ZINEFORUMA: Immigrazioa eta giza eskubideak. Dokumentala: “El naufragio, 30 años de memoria sumergida”
  • EGUNA ETA ORDUA: ekainaren 20an, 19:00etan. 
  • LEKUA: Pasai Antxoko Kultur Etxean. 
  • SARRERA: librea, aretoa bete arte.
  • HIZKUNTZA: euskara eta gaztelania.

Ekainaren 19an

  • SILENCIARIO: amaierako funtzioa. Dantza Komunitarioko tailerra. 
  • EGUNA ETA ORDUA: ekainaren 19an, 18:30ean. 
  • LEKUA: Pasai Antxoko Zumardian. 

Ekainaren 22an

  • HOLI FESTA, MILA KOLORE, MILA KULTURA!
  • Trintxerpeko gazteek “Mila kolore, mila kultura” lelopean Holi jaia antolatu dute. Udalerriko gazteek antolatua eta diseinatua da, eta Pasaiako Eskubidean Planaren barruan kokatzen da.
  • EGUNA ETA ORDUA: ekainaren 22an, arratsaldeko 17:00etan.
  • LEKUA: Trintxerpeko pistetan.

Ekainaren 18tik 23ra

  • MUTURREKO ESKUINARI BURUZKO ERAKUSKETA
  • Korronte xenofoboen diskurtsoak hedatzen ari dira, eta gure herrialdean ere finkatzen hasiak dira. Zalantzarik gabe, horrek eragin negatiboa izan lezake.
  • Egunak eta orduak: 
    • Ekainaren 18an eta 19an arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. 
    • Ekainaren 20an arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. 
    • Ekainaren 21, 22 eta 23an goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. 
  • LEKUA: Pasai Antxoko Kultur Etxean. 
  • Bisita gidatuak Gipuzkoako SOS Arrazakeriako Agustin Unzurrunzagaren eskutik. 
  • Bisitak hitzartzeko: silvana.luciani@sosracismo.eu 
  • HIZKUNTZA: euskara eta gaztelania. 

Ekaineko lau larunbatetan

  • JARDUERAK ESPAZIO PUBLIKOAN: PARTAIDETZA KOMUNITARIOA
  • Sormenezko plaza proiektua. (Dinamizatzailea: Entre Orillas elkartea)
  • Familiei zuzendutako jarduera.
  • “Pasaiako Sormen Plazak” diziplina askotariko proiektua da, non sentsore-azterketa baten bidez, gorputz-adierazpena eta plastika elkartzen diren, lurralde partekatu bat dinamizatzeko.
    • Ekainak 8, San Pedron, Herriko plazan (euria egiten badu gimnasioan).
    • Ekainak 15, Antxoko merkatuan
    • Ekainak 22, Donibaneko frontoian
    • Ekainak 29, Trintxerpeko frontoian
  • Saio guztietako ordutegia: 10:30etik 12:30era
  • ANIMATU ZAITEZ!!!: entreorillascomunidad@gmail.com / 693 92 66 76
  • Hizkuntzak: gaztelania, ingelesa eta euskara.

Ikusi tripikoa.

Palestinar emakume errefuxiatuen larrutan sartzeko aukera Errenterian

Palestinar emakume errefuxiatuen larrutan sartzeko aukera Errenterian

Martxoaren 29an, ostirala, Palestinar emakume errefuxiatuen egoera taularatzen duen ‘En sus zapatos’ antzerki-jokoa izango da 13-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Reina aretoan izango da hitzordua, 18:00etan, eta sarrera doakoa izango da.

Ikuskizuna Hortzmuga Teatroak sortu du. UNRWA Euskadi Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren babespean.

Informazio gehiago Herri Bizian.