Martxoaren 20an aurkeztuko da urtero Sos Arrazakeriak beste elkarte batzuen atxekimenduarekin antolatzen duen Pasaiatik Donostiarako martxa lelo honen pean: Hautatu zure leloa arrazakeriaren kontra.
Oinez abiatzen dira euren sorterria eta laztanak atzean utziko dituztenak. Oinez , zailtasunak, bortxaketak, lapurketak, bahiketak, eragozpen burukratikoak eta baita ere lagunak eta irriparrak aurkituko dituzte. Oinez zeharkatuko dituzte mugak, herriak, hiriak, basamortuak, errekak eta mendiak euren kontinentea utzi baino lehen. Oinez iritsiko dira gaindiezina irudituko zaien ur hesira. Oinutsik itoko dira, haietako asko, itsasertzean. Beste batzuk, zorionekoak, hondartzaratuko dira igerilari txurien begirada harritupean.
Amankomunak sareak bere hiruhileko Topaketak otsailaren 23an eta 24an ospatuko ditu Irungo Lakaxitan. Bertan harresirik gabeko mundu bateruntzako urratsak elkarrekin emango ditugu.
Trantsitoan dauden pertsonei elkartasuna adierazteko datorren urtarrilaren 26an arratsaldeko 5etan egingo den manifestaziora deitu du Irungo Harrera Sareak, FICOBAtik abiatuta.
Bide batez, argitara emandako manifestua sinatzeko gonbitea egin die herritar orori:
La Federación de SOS Racismo divulga a través de un nuevo vídeo un experimento social que deja más que en evidencia lo que es el racismo, lo asimilado que lo tenemos a través de los prejuicios.
#Quienesquien #esracismo