ZAINTZA DEMOKRATIZATU: AURKEZPENA
ZAINTZA DEMOKRATIZATU: AURKEZPENA
Hemen gaude berriro aldarrikatzeko zaintzak erdigunean egon behar dutela. Behin betiko onartu behar ditugu ukaezintzat, ordezkaezintzat. Zaintzak ezinbesteko baldintza dira bizitza mantentzeko, bai indibidualki, bai modu kolektiboan; beraz, ezinbestekoa da zaintzak benetan erdigunean jartzeko konpromiso sozial eta politikoa sortzea. Euskal herritarrok kezkatuta ikusten ari gara mendekotasuna duten adineko pertsonen zaintzaren gaia nola sartu zen ordezkari politikoen diskurtsoetan, baina agendaren beste puntu bat baino ez zen izan, kalitatezko zainketak jasotzeko eskubide unibertsala bermatzeko benetako konponbiderik eman gabe
Pandemian zehar bizi dugun egoera lazgarriak, gizartean oro har, baina egoitzetan bereziki mingarri, inflexio-puntu bat zekarrela zirudien, indarrean dagoen zaintza-sistema birpentsatzera eta eraldatzera behartuko gintuena. Hala ere, es da horrela izan. Egoera okerrera baino ez da aldatu pandemiak eragin zituen ondorio ekonomiko, fisiko eta psikologikoengatik, bai mendekotasuna duten pertsonentzat, bai zaintzaileentzat. Ez badugu konpromisorik hartzen, joerak okerrera egiten jarraituko du. Datuak argiak dira: zahartze-indizeak gora egiten jarraitzen du, baita mendekotasuna duten adinekoen kopuruak ere.
Tradizionalki, zaintza-lana feminizatu egin da, eta femeninoa den funtzio gisa eraiki zen. Emakumeok lan-merkatuan masiboki sartu ginenetik, zaintza-lanaren sektore batzuk merkantilizatu egin dira, baina patroi tradizionalak erabiltzen jarraitzen dute: feminizatutak, prekarizatutak eta sozialki gutxietsitak dauden sektoreak dira. Hala gertatzen da, adibidez, mendekotasuna duten adinekoei ematen zaien arretarekin, emakume migratzaileek jasaten baitute gehienbat, askotan lanbaldintza iraingarrietan, oinarrizko baldintzen azpitik, hau da, grebarako benetako eskubidearik gabe. Badirudi zaintzak transferitzea pribilegioa dela; izan ere, lan-aukera bakartzat aurkezten zaie emakume migratzaile gehienei, zeintzuk gainera, beren familia-eremuko zainketen ardura ere hartu behar dute.
Hain zuzen ere, gaur, otsailak 22, Soldata Berdintasunaren aldeko Europako Eguna da. Mendetasunari arreta emateko sektorea genero-arrakala oso nabarmena egiten du. Tradizioz maskulinizatuta egon diren sektoreen eta sektore feminizatuen arteko soldata-aldea kezkagarria da. Gure ustez, funtsezkoa da zaintzaren sektoreari balioa handitzea bidegabeko egoera hori eraldatzeko. Gainera, eremu honetan, genero-arrakalak emakume migratzailearen aurpegia izaten du askotan.
Euskal Herrian zaintzari bideratutako dirua Estatuko gainerakoekin alderatuta handiagoa izan zen arren, pribatizazioek, inbertsio-funtsek, murrizketek edo gehien dutenei presio fiskala ez handitzeko joera zainketa sistema kaskar eta bidegabe batean jarri gaituzte. Egoera horren adibide gisa, Gipuzkoako herrietako etxeetan zaintza-zerbitzuek lan- arreman neokolonialak erreproduzitzen dituzte, eta lan hori emakume etorkinek egiten dute, 24 orduko lanaldiekin esplotatzen baitituzte.
Beste aldetik, erakundeetan lan-gatazkak aurkitzen ditugu lan-gatazkak, langileentzat eta mendekotasuna duten pertsonentzat desegokiak diren ratioak, laguntza ekonomiko oso eskasak, gehiegizko koordainketa, erabiltzaileen eta senideen parte-hartzerik eza, itxaron-zerrenda onartezinak egoitza pribatuei bakarrik mesede egiten dietenak, etab.
ZAINTZA DEMOKRATIZATU ekimenak zaintzaren etorkizunari eta inplikazioei buruzko eztabaida kritiko kolektiboa sustatu nahi du. Gure ustez, beharrezkoa da aldundiek elkarrekin eta koordinatuta lan egitea, Zaintzaren Euskal Sistema duina, unibertsala eta solidarioa izan dadin. Badakigu indarrean dagoen sistema hobetzeko apustuak ahalegin ekonomiko handia eskatzen duela, eta hori ezinezkoa izango dela Zaintzako Euskal Zerbitzu Publiko baten oinarriak ezartzen dituen AKORDIO SOZIO-POLITIKO zabal bat gabe. Ildo horretan, ZAINTZA DEMOKRATIZATUk alderdi politikoen proposamenak ezagutzea eta tartean dauden herritarren zuzeneko testigantzak elkarrizketara ekartzea du helburu.
Gure ustez, Gipuzkoan, gutxienez, honako gai hauek jorratu behar dira:
• Beste zerbitzu publiko batzuen antzeko łan-baldintzak eta negoziazio kolektiboa, egoitzetan zein etxeetan.
• Koordainketa murriztea, etxean zaintzeko laguntzak handitzea, itxaron-zerrendak kentzea eta enpresa pribatuen ordez irabazi-asmorik gabeko erakundeak jartzea.
• Erabiltzaileen eta senideen Zaintza Kontseiluetan parte hartzeko eskubidea, bai beren zentroetan, bai erakunde mailan.
• Zainketen Euskal Sistema Publikoaren Lege baten beharrari buruzko akordioa Batzar Nagusietan, etxeko zaintzak barne hartuta, eta Lurralde arteko Koordinazio Organoa ezabatzea.
• Udalak ahalduntzea etxeko zainketak kudeatzeko.
Hurrengo urratsak:
• Berehalako tanda Gipuzkoan aurxkezten dirin alderdi politikoekin
• Mahai-ingurua aldırdı politikoekin www.gipuzkoakosendieak.eus webgunean ZAINTZA DEMOKRATIZATU ekimenari laguntzeko atal bat aurkituko duzu.
Donostian, 2023ko otsailaren 22a
Sinatzaile:
Gipuzkoako Senideak
Malen Etxea
Irauli Zaintza
Zaintza Babesten, Egoitzen Erabiltzaileen eta Senideen Federazioa
3 Z (Zestoa)