ELKARTASUNAREN MOTORRA ELKARTASUN EKITALDIA ERRENTERIARA ITZULI DA
Juneren Hegoak eta Mowat Wilson Elkarteen Alde
“Bildutako guztia aparteko lana egiten duten bi elkarterentzat izango da aurten”, Marcos Cofreces eta Mendeku Muñoz Elkartasunaten Motorra elkarteko kideek adierazi dutenez. “Beraz, jende guztia animatzen dugu larunbat honetan Errenteriara hurbiltzera eta prestatu ditugun jardueretan parte hartzera, arrazoi on batengatik gainera”. Bestalde, Juneren Hegoak elkarteko Carlos Sanchezek eta Alazne Mendikutek zera gehitu dute: “Urte askotan zehar bidelagun izan dugun motorraren festa honetaz berriro gozatzeko gogo bizia genuen, eta maitasun eta babes handia jaso dugu. Are gehiago gure 10. urteurrena ospatzen dugun urte honetan. Tximeleta asko ibiliko dira Errenterian larunbat honetan erakutsiko diren auto eta motorren artean. Azkenik, Teresa Rojo Mowat Wilson elkarteko kide eta gaixotasun hori duen gazte baten amak honako hau adierazi du: “Eskerrak eman nahi dizkiogu Elkartasunaren Motorrari edizio honetarako gugan pentsatu izanagatik, Espainian oso pertsona gutxiri eragiten dien baina existitzen den sindrome hau ikusarazten lagunduko digulako”. Egun ederra izango da, eta ziur prestatu dituzten jarduera guztiez asko gozatuko dugula. Eta zer hobe jardunaldi hau Juneren Hegoakekin bizitzea baino, gure semea adin nagusikoa izan zen arte lagundu zigulako, orduan erabaki baikenuen gure elkartea sortzea. Biziki estimatzen dugu Juneren Hegoak.
Bestalde, Mowat Wilson Sindromearen Espainiako Elkartea (AESMOWI) 2017an sortu zen. Sindrome horrek 38 pertsonari eragiten die Espainian, eta gaixotasun arraroa da, osagai genetikoa du, eta sindrome konplexu bat. Pixkanaka, sindrome horren funtzio fisiko eta intelektual jakin batzuei nola eragiten dien jakin da. Horrekin batera, maila desberdineko adimen-desgaitasuna du pazienteen arabera, eta atzerapena du hazkundean eta mugimen-garapenean.
AGENDA DEL DÍA:
Recordamos que durante el día habrá camisetas y productos de Elkartasunaren Motorra a la venta.
9:00 Apertura de puertas / ateen irekiera
11:00 Masterclass *zumba* Oliber Nestarrekin (Xenpelar)
12:00 Vermuteo solidarioa *Radio Rebelde* rekin (Xenpelar)
12:30 *Rockalean* Niessen plazatik hasita
13:45 *Kolpez Blai*
16:30 Haurrentzako aurpegiak margotzea / Pintacaras
16:30- 18:00 Haurrentzako *diskofesta*+ merienda *Telepizza* ren eskutik.
18:00 Zozketa/Sorteo
18:30 *Baipass* kontzertua
19:30 Malabareak *Pablo Kolonbiarra*
20:00 *Anonimos* kontzertua
11:00-14:00 *Scalextric* lehiaketa haurrentzat + sariak // campeonato scalextric niños + premios
16:00-19:00 *Scalextric* lehiaketa helduentzat + sariak / campeonato scalextric adultos+ premios