Azaroaren 18an, astelehena, CARITAS EUSKADIk, Eusko Legebiltzarreko, Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean parte hartu, eta bere ‘Diru-sarrerak, eta Inklusioa Bermatzeko Lege-proposamena’ aurkeztu zuen.
Hona CARITAS EUSKADIren ordezkaritza:
Carlos Bargos (Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko zuzendaria).
Maite Sebal (Gasteizko Elizbarrutiko Caritaseko zuzendaria).
Jose Emilio Lafuente (Donostiako Caritaseko idazkari nagusia).
Helburu nagusiak:
Batetik, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Sistemak, gure lurraldean pobreziaren aurkako borrokan duen balioa aitortzea, eta bestetik, pertsona ahulenen eskubide sozialak defendatzen jarraitzea izan zen agerraldiaren helburua.
Hori dela eta, kolektibo ahulenei nabarmen okertzen dien lege-proposamen honen neurri batzuekiko CARITAS EUSKADIk duen kezka helarazi zuen:
- Bizileku batean bizi diren kide guztiei bizikidetza-unitatea izatea, bizikidetza-unitateko DSBE (Diru sarrerak Bermatzeko Errenta) bakarra aplikatuta, bizikidetza horrek eragiten dituen baldintza sozial zein erlazionalak alde batera utziz.
- Prestazioaren oinarrizko zenbatekoa zehazteko eredua ezarri, eta gehigarrietatik, erreferentziarik gabe, edo adierazle estandarrera lotura (LAGS –Lanbide arteko Gutxieneko Soldata– eta OAEAP –Ondorio Askotariko Errenta Adierazle Publikoa–), eta gaurkotze helburu irizpideak jarri gabe.
- Pobreziaren eta iruzurraren gehiegizko dimentsionamenduaren kriminalizazioaren ikuspegia, eta gizarte osoari helaraztea, DSBE jasotzen duten pertsonen estereotipo bat, bere etxeko ekonomia kudeatzeko gai ez dena eta iruzurrezko jarrerak dituena.
Pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako borroka, CARITAS EUSKADIk uste du, adostasun politiko zabal eta egonkorretatik eraiki behar dela, hirugarren sektoreko erakundeekin elkarrizketan oinarritua, eta kaltetutako pertsonen parte-hartzea kontuan hartuz.