Irratsaioa / Programa


 

Pulsar reproducir en Navegador


Gaur hemen gaude Gobernuaren Ordezkariordetza Gipuzkoan – Atzerritarren Bulegoan egindako jarduketengatik sorrarazten zaizkigun kezkak adierazteko eta jasota uzteko. Aldi berean, tutelatu ohiak izan garen gazte atzerritarrak igarotzen ditugun egoera zail eta larrien berri eman nahi dugu, bizileku-baimenak eta horien berritzeak lortzeko hartutako neurri berrien ondorioz.

Barne Ministeritzak abian jarri dituen praktika berrien ondorioz, abandonu, errefus eta desberdintasun egoerekin topatzen gara, irregulartasunari mesede eginez.
Lehenengo bizileku-baimena lortzeko, hilabete bakoitzean kontu-korrontean OAEAP-aren (Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoa) %100 eskatzen digute (537,84 euro), eta bigarren berritzerako, 20 urte ditugula, OAEAP-aren %400 (2000 euro baino gehiago).

18 urte betetzerakoan eta gazte tutelatu ohiak babes-sistematik ateratzen garenean, kasu gehienetan, laguntza ematen diguten erakundeekin gizarteratzeko eta laneratzeko prozesu bati ekiten diogu bizitza independente bat lortzeko, autonomo izaten eta bizileku-baimenak izapidetzen lagunduz.

Duela urtebetera arte, erakunde horiek igorritako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak berrikusitako ziurtagiri batekin nahikoa zen OAEAP-eko %100 eta %400 frogatzeko.
Neurri berriekin, ordea, diru hori gure bitarteko propioetatik etortzea eskatzen digute, 18 urterekin, 18 urterekin eta lan egiteko baimenik gabe diru hori aurreztuta eduki ahal izango bagenu bezala. Eduki ezean, urtebeteko iraupeneko lan-kontratua eskatzen digute, Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin (950 euro).

Egoera hori ezinezkoa da gazte batentzat, baita hemengo gazteentzat ere. Gipuzkoako zenbat gazte daude baldintza horiek betetzen dituen kontratuekin?
Oso gogorra da egindako esfortzu eta lan guztia pikutara joaten dela jakitea. Pertsona askoren ahaleginaz ari gara: gurea, gazteena, hezitzaileena, irakasleena, Administrazio publikoena, gizarte-erakundeena, fundazioena, GKEena…
Horrek guztiak, etorkizunean gizarte honi ekarpenak egiteko eta honen parte izateko erabili den diru-publikoa ez aprobetxatzea suposatzen du.

Neurri berri horien kaltetu nagusiak hauek dira:

  •  Gazte exutelatuak eta exutelatuak: zailtasun asko bizitzen ari gara bizileku-baimenak eta horien berritzeak lortzeko. Gure formazioak eten behar ditugu, titulu azkarra emango diguten formazio laburrak bilatu behar ditugulako, eta, horiek, esplotatutako lanetara kondenatzen gaituzte. Egoitza baimenik ez edukitzeagatik, ezin ditugu erdi eta goi mailako heziketa zikloak egin, gure ametsak alde batera utziz.
  •  Adingabeak: Haurren babeserako zerbitzuetara iristen garenean, beldur handia ematen digu 18 urte betetzeak, gertutik ikusten dugulako gure lagunekin eta lankide ohiekin gertatzen dena. Formazio luzeei ez diegu zentzurik ikusten, ezin izango ditugulako amaitu, irten bezain laster lan egin behar dugulako. Nola zentratuko gara prozesu on bat egiten, gure etorkizuna zein izango den jakinda?
  •  Hezitzaileak. Beren eguneroko lanak eta ahaleginak zentzua izateari uzten diote lan egiten duten gazteek irtenbiderik ez dutenean. Nola lagun diezagukete autonomoak izaten, paperik gabe posible izango ez bada?
  •  Irakasleak. Gu prestatzeko egiten duten ahalegin guztiak ez dute ezertarako balio praktikarik eta lanik egin ezin baditugu.

GOGOETA egitera deitzen zaituztegu:

Zer nahi dugu gizarte gisa? Menpeko gazte batzuk ala independenteak? Ekarpenak egitea edo zama izatea nahi duzue? Gure inklusioan lagundu nahi diguzue edo zailtasun bat izan nahi duzue gure bide zailean?
Zenbait PROPOSAMEN ditugu Gipuzkoako Gobernuaren Ordezkariordetzarako (Atzerritarren Bulegoa):
Eskatzen dizuegu trebatzeko behar dugun denbora nahikoa utz diezaguzuela, kontuan hartuta 18 urterekin gure gizarteratzeko eta laneratzeko prestakuntza-prozesuetan gaudela.
Beraz, OAEAPen %100 eskatzen diguzuenean, Foru Aldundiarekin hitzartutako erakunde batekin laguntza-prozesu batean gaudela onestea eskatzen dizuegu (emantzipazio-pisuak, PEJO laguntza ekonomikoak, laguntza-hitzarmena).

Horrela, prestakuntza jasotzeko eta lan-merkatuan sartzeko denbora izango dugu, eta baimenaren bigarren berritzea eskatu behar dugunean, lan-kontratu bat lortu ahal izango dugu. Hortaz, urtebete baino gutxiago irauten duten kontratuak onar ditzazuela eskatzen dizuegu, gazte guztiok dugun errealitatea kontuan hartuta.

Mohamed naiz, Samira naiz, Hamza naiz, Bouchra naiz… Ion bezalakoa naiz, Amaia bezalakoa, Mikel bezalakoa, Ainhoa bezalakoa. ETORKIZUN BATEN BILA DOAN GAZTEA NAIZ.
Ez dut laguntzetatik bizi nahi. Lan egin nahi dut, ekarpenak egin eta gizarte honen parte izan.
Denbora behar dut trebatzeko eta lan-merkatuan sartzeko.
Eskatu lan-kontratu errealistak.
Ez moztu hegoak!

Manifestazio baterako deia egiten dugu egoera berri hau salatzeko, martxoaren 13an, 19:00etan Boulevard-ean.

 

EZ MOZTU GURE HEGOAK