Gizarte-bazterketa egoeran dauden gazte migratzaileei buruzko jadunaldia
SOS Arrazakeria Oarsoaldeak, abenduak 13 ostirala, Gizarte-bazterketa egoeran dauden gazte migratzaileak eztabaida jardunaldia antolatu du Reyna Aretoan, Errenterian. Ekimen hau, Errenteriako Udaletxeak antolatutako jarduera sentsibilizazio multzo baten parte da.
Jardunaldia
Jardunaldia, gazte migratzaileek jasaten dituzten estigmatizazioei buruz izango da, batez ere jatorri magrebtarra dutenak jasaten dituztenak eta eztabaida-leku bat izan dadin ahaleginduko da, non norberaren kezkak jakinaraziko diren, ulermen zubiak eta kolaborazio bideak eraikiko diren. Ekuazio honetan, migratzaileen gazteria ezinbesteko elementua izango da, jardunaldian paper garrantzitsua jokatuko baitu, bai diseinuan eta baita parte-hartze planen exekuzioan ere.
Hizlariak
Mohammed Bouchammir, Al Khaima Tanger Elkartekoa, gizarte hezitzailea eta gazte migratzaileekin esku-hartzean espezialista eta Iman El Addid eta Aouatif El Addid , Ex MENAS de Barcelona Elkartekoak, harrera zentroetatik pasa diren gazte migratzaileak elkartzen dituena, izango dira bertan. Gazte hauek bi helbururekin antolatu dira: gizarte erakunde eta babesgabetasun egoera handian dauden gazte migratzaileen arteko bitartekari lanak egitea eta talde hauei buruzko arazoen eztabaidetan kontuan hartuak izan daitezela lortzea.
Jardunaldiaren edukia:
9:30. Aurkezpena. SOS Arrazakeria eta Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea. 10:00-11:00: 1 Txostena: Bazterketa egoeran dauden gazte migratzaileekin bitartekaritza eta parte-hartze irizpidea. Mohammed Bouchammir. Al Khaima de Tanger Elkartea. Gizarte bitartekaria. 11:00-12:00: 2 Txostena: Gazte migratzaileen sufrimendua Europan. Iman El Addid eta Aouatif El Addid , Ex MENAS de Barcelona Elkartea. 12:00-12:30 Atsedenaldia 12:30-14:00 Eztabaida eta txostenaren aurkezpena gazte migratzaileen edo familia migratzaileen seme-alabekiko pertzepzioa Errenteriako biztanleriaren artean. 16:00-18:30 “Justizia berriztatzailea”-ren esperientzia: Justizia berriztatzailearen zirkulua.