LUR BARRENA

Inguma maltzurrarekin barneratzen da euskal mitologian Lur Barnea taldea

Euskal Herriko historia aztegai duen Lur Barnea alboka-rock taldea “Badator Inguma” abestiarekin murgiltzen da mitologiaren munduan.

Nor da Inguma? Noiz agertzen da? Zer egiten die biktimei? Ba al da ihesbiderik?

Albokaren soinuak izaki misteriotsu bezain gaizto honen mundura hurbiltzen gaitu gaur bertan estreinatu den folk-rock abestian. Lyric bideoa taldearen Youtube kanalean ikusgai eta plataforma digitaletan entzungai dago.

alboka kitarra

“Gai historiko eta mitologikoak lantzen ditugun aldetik, gure abestiak oso deskribatzaileak dira eta horregatik ilustrazioekin batera argitaratzen ditugu; helarazi nahi dugun ideiaren osagarri dira”. Honela, “Azken esperantzaren guda” estreinaldiko kanturako egindako bideoa Martintxo Altzuetaren marrazkietan oinarritu zen. Oraingoan Ander Hernandez ilustratzaileak “Badator Inguma” abestirako beren-beregi sortu du marrazkia.

Lur Barnea taldearen hazia Aingeru Gorrotxategi kantautoreak eta Eneko Benito albokariak (Garilak 26) erein zuten duela urte batzuk eta dagoeneko abestiak argitaratzen dituzte noizean behin. Gaur egun Amaiurko V. mendeurrenaren defentsari buruzko trilogia bat idaztean ari dira.

ENTZUN


spotify


Lur Barnea Taldea