Urtarrilian 12 (igandea).
Irteera: IRUNGO Bentak. Renfeko geralekua. Ordua:10,15etan
Oinez etorri ez dudanentzak; 11:30tan Desguaces Bidaurretaren sarreran izango gara
Iraupena: 2 ordu eta 30 minutu.
Ibilbide erraza jende guztiarentzat.
Telefomnoa: 647698347 Karlos
IBILALDIA
MEGA MERKATARITZA‐GUNEA ZALDUNBORDAN (HONDARRIBIA)
Gaintxurizketa ondoan dagoen nekazal eremu hau, Jaizkibel mendiaren hegoaldeko hegalean dago, Natura 2000 Sarearen babestuta dauden naturguneen (Jaizkibel, Aiako
Harria eta Jaitzubia‐Txingudi). Gune honetan zaborren erraustegi bat egin nahi izan zuten, eta gaur egun espekulazio‐proiektu baten xede erakargarri da, non 110 establezimendutik gora, 1.800 aparkaleku eta 11 gasolina‐hornitzaile izango dituen mega merkataritza‐gune bat egin nahi duten. (badirudi hidrokarburoak biltegiratzeko eta banatzeko proiektu bat duela).
Kontrolik gabeko hondakindegia izan da. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzak gunea deskontaminatzeko eta izteko plan bat eskatu zion jabea den Txinzer enpresa publikoari. Lurra ez da lehengoratu, eta salerosketa azpijoko nahaspilatsuen bidez, sustatzaile pribatu Higertoki eskutan bukatu du, zeinak lurra birkalifikatu eta 69.677 m2 hartu nahi dituen eremuaren paisaia eta biodibertsitatea betiko suntsituz.
Bai Hondarribiko Udaleko oposizio guztia bai beste herritako udalak, eta baita Aldundia eta Legebiltzarra ere aho batez proiektuaren aurka azaldu dira herritako komertzio zein bertako langilearen baldintzak kalte handiak jasango dituztelako.
Une honetan Hondarribiko Udalak obrak gelditu ditu Higertoki promotorak arauak ez betetziagatik baina 19ko Udalbatzarran megaproyecto hau berriro bultzatuko zutela argi utzi zuen. Ez da ulertzen nola ingurumeneren alde, klima aldaketaren kontra eta bertako komertzioa laguntzeaz hitz egiten dutenek, horrelako megaproiektoak bultzatzen dituzten.
URTARRILAK 12, IGANDEA, ETORRI GUREKIN ZALDUNBORDARA!!
Bidasoaldeko Lagunak
Eguzki N2000